Antolaketa
Gure ustez, edozein kirol egiteak, forma fisikoa hobetzeaz gain, gizarte-harremanak hobetzeko balio behar du, eta kirola egiten dutenei hazten eta behar bezala heltzen lagundu behar die.
ZUZENDARITZA TALDEA
» Lehendakaria: Adrián Claver Alba
» Lehendakariordea: Ivan Sobredo Paz
» Idazkaria: Asier Palacios Maiza
» Diruzaina: Fermin Azkargorta Galarza
» Bokalak:: Olatz Azazeta Pelaez
Ekhi Congil Mendiola
Alberto García Barragán
HISTORIA
Oinezko lasterketak lehiaketa, apustu eta ikuskizunen xede izan dira gure gizartean, gure adinekoek gogoratzen dutenetik.
Altsasu Kirol Elkartea 1968an sortu zen, eta Altsasun atletismoa sustatzeaz arduratu zen.
1971n Dantzaleku kirolgunea eraiki zuten, eta hartan igerilekuak, futbol-zelaia eta haren inguruan atletismo-pistak egin zituzten. Pista horiek errautsezkoak ziren hasieran, eta, ondoren, zoladura sintetiko gorriz estali ziren.
Altsasuko lehen krosa 1972an egin zen, Dantzalekun. Izan ere, edertasun handiko parajea da, haritz handiak ditu eta atletismoa aparteko ingurune batean egitea ahalbidetzen duten bidezidor ugari.
1992an, zaletuen talde batek atletismoari bultzada bat ematea erabaki zuen eta bere denbora librearen zati bat atletismoa bakarrik landuko zuen erakunde bat bultzatzeari eskaini zion. Horrela sortu zen Dantzaleku Altsasu kluba, ordurako Altsasu inguruko herrietako zaleak zituena.
Geroago, Dantzaleku Sakana izena hartu zuen, izen berriak taldearen errealitatea hobeto islatzen zuelakoan; izan ere, klubak bailara osoaren interesak bildu nahi zituen, Irurtzunetik Ziordiraino.
MENDIKO ATALA
Azken urteetan sortu den mendi lasterketekiko zaletasuna ikusita, eta Sakanako partaideek presentzia handia dutenez, Klubak bere jarduerak zabaltzea erabaki zuen, bere egutegian sartuz. 2007/2008 denboralditik gaur egun arte mendi lasterkariak Dantzaleku Sakana Klubaren bidez federatu daitezke, eta horregatik abantailak lortu.