2018ko apirilak 13
Kaixo, guztioi:
Badaukagu Klubeko ekipamendu berria!! Argazki batzuk uzten dizkizuegu ideia bat egin dezazuen.
Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte, baldin eta hiru jantzi erosten badituzte (jertsea, kamiseta eta beheko zatia: gona, pantaloneta edo kulotea). Jantziak banan-banan erosi nahi izanez gero, kamisetak 15 euro balioko du, beheko aldeak (pantaloneta, gona edo kulotea) 15 euro eta jertseak 30 euro.
Bazkide ez direnentzat, hiru jantzien prezioa 70 euro izango litzateke. Jantziak banan-banan erosi nahi izanez gero, kamisetak 20 euro balioko du, beheko aldeak (pantaloneta, gona edo kulotea) 20 euro eta jertseak 40 euro.
Edozein kontsulta egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezkete mail bidez: dantzalekus@gmail.com
Anima zaitezte!!