Dorsal 0 – Bargagain 14 Elkartasun pausoak

Dortsal sinboliko hau erostea da “Bargagain 14 Elkartasun Pausoak” ekitaldiaren bidez egingo den diru-bilketan norbanako gisa laguntzeko modua. Ekitaldiaren helburua ADANO eta haren lana ikusgarri egitea da. Dortsala erostearekin batera, ekitaldiko zapia emango da agortu arte. Zapia ekitaldiaren egunean bertan jasoko da.

Adano (Nafarroako Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartea) GKE bat da, Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioan eta Minbizia duten Haurren Gurasoen Erakundeen Nazioarteko Konfederazioan (ICCCPO) integratua. 1989tik Nafarroan dihardu lanean, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioarekin koordinatuta egiten du bere jarduera.

Ekitaldiaren helburua Bargagainera 24 igoera egitea izango da 24 ordutan zehar. Orduro talde bat abiatuko da, eta talde hori ekitaldian parte hartzera animatu diren hainbat kolektibok osatuko dute (suhiltzaileak, pentsiodunak, kirol-klubak eta abar). Horrez gain, hainbat igoera herrikoi izango dira, inolako kolektibok gidatu gabe. Edonork izan dezake edozein igoeratan parte hartzeko aukera.

*Dortsal hau erosteak ez du esan nahi ekitaldian parte hartu behar denik igoeretako bat eginez.

PREZIO (€)

IZEN EMATEA: